Ikastetxearen istorioa

1.- ESKOLAREN HISTORIA

1961 izan zen ikastetxea lehenengoz ireki zen urtea. Lehenengo eskolak

Los Molinos kaleko eraikuntzan ematen hasi ziren, Olarizu izeneko zentroan. 1968. urtean, eskolak Los Naipes Plazatxoan zeuden lonja batzuetan ematen ziren.

Hurrengo urtean, toki gehiago behar zenez, arestian aipatu lonjez gain, Cáritas erakundeak Heraclio Fournier kalean zituen beste lonja batzuk egokitu ziren. Baita Campo de los Palacios kaleko aurrefabrikatu batzuk ere. Iturritxu kaleko gaur egungo eraikuntza 1970ko urrian ireki zen.

Garai hartan jaiotza-tasa dezente altua zen. Eskola espazioa, ordea, eskasa. Beraz, Severo Ochoa ikastetxea (egun Adurtza ikastola dena) abian jarri zen urtean, 1973an hain zuzen ere, S. Ignacioko zortzi gela eta hauei zegozkien irakasleak ikastetxe berri horretara pasatu behar izan ziren. Behin-behineko konponketa izan zen, 1973-74 ikasturtea amaitu artean.

1981ean S. Ignaciok eta Olarizuk bat egin zuten. Bat egite horretan ikastetxe bakoitzak bere ikasleak (mutilak S. Ignaciokoak eta neskak Olarizukoak), irakasleak eta lokalak jarri zituen. Horren ondorioz, ikastetxe bakarra eta mixtoa sortu zen, handik aurrera S. Ignacio deituko zena. Ikastetxe berriak bi eraikin zituen, bata Los Molinos kalean eta bestea Iturritxu kalean.

1990-91 ikasturtean B eredua jarri zen abian, eskaeren kopuruak hala eskatuta. Honekin batera, irakasleen euskalduntze-plana gauzatzen hasi zen, hainbat etapa gainditu ondoren bukatutzat eman daitekeena.

1994. urtean ikastetxea sare publikora pasatu zen eta harrezkeroztik Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren barruan dago. Publifikazio-ituna Gasteizko Udalak (irakasleak haren menpeko zeuden) eta Gobernu autonomoak sinatu zuten. Horrek ere ekarri zuen Gurutzmendi-Mirentxuren atxikimendua, fusioa.